Elkartea

MUSIKAGILEAK Euskal Herriko Musikagileen Elkartea, lehen Euskal Konposizioa Sustatzeko Kultur Elkarte (ACVEME) gisa erregistratua, 1997ko irailaren 21ean eratu zen.

Aipatutako erakundea sortzerako garaian, honako helburu nagusi hauek hartu ziren kontuan: alde batetik, elkarteko kide diren konpositoreek idatzitako musika eta garai guztietako Euskal Konposizioa sustatzea eta indartzea, gaur egungo musikari arreta berezia eskainiz. Beste alde batetik, kultura-balioak aitortzearen alde lan egiten duten izaera profesionaleko erakundeen eremuan sumatzen zen hutsunea betetzea, kasu honetan, batez ere sorkuntzaren alorrean zentratuta.

Gaur egun, Musikagileak elkarteak hainbat jarduera eramaten ditu aurrera, sortu zeneko helburuei zuzenean erantzuten dietenak, besteak beste: Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuitua, "Pablo Sorozabal" Hari Laukoteentzako Nazioarteko Konposizio Lehiaketa (Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan), "Musi-Meet" Topaketa Profesionala, Musika Garaikideko Konposizio Ikastaroa, eta abar luze bat, guztiak Euskal Konposizioa bultzatzeko.

Gaur egun, Elkarteak 132 bazkide ditu, batez ere konpositoreak, baina baita interpreteak eta taldeak ere, guztiak ere erakundearen helburu nagusiekin oso konprometituak.

Zuzendaritza Batzordea

Helga Arias Parra

Lehendakaria

Aitor Úcar González

Lehendakariordea

Jon Esnaola Agirre

Idazkaria

Gabriel Erkoreka Graña

Diruzaina

Zuriñe Fndz. Guerenabarrena

Batzordekidea

Francisco Domínguez Robles

Batzordekidea

Arakatu gure lanen katalogoa

Musikagileak Mini
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.