Jarduerak
Konposizio Kurtsoa
Kurtsoari buruz
Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musikenerekin (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) elkarlanean, musika garaikideko konposizio ikastaro bat antolatzen du urtero, punta-puntako konpositore gonbidatu desberdinekin. Ikastaro hau ikasleei, konpositore gazteei eta sorkuntza garaikidean sakondu nahi duten profesionalenei zuzenduta dago. Ekimen honek soinu-ikerketa, sormen artistikoaren trukaketa eta proposamen sortzaile berrien garapena sustatu nahi ditu, konpositore entzutetsuen gidaritzapean, kalitate goreneko hezkuntza eskainiz.











